webleads-tracker

Actualité

1 2 3 4 5 0 vote

HEALTH LSR proiekturako erabilgarria izango den makina bat eskuratu du Leartikerrek

21/02/2018

2017an HEALTH LSR proiekturako oso erabilgarria izango den makina berri bat erosi zuen Leartikerrek: BOY etxeko silikona likido injektore txikia, gehienez 27 gramoko pisua duten prototipoak edo piezak fabrikatzeko erabiliko dena. Medikuntza alorrean erabilgarriak izango diren silikonazko inplante edo dispositibo medikoen garapena erraztea da makina honen helburua, eta horretarako gela zuria (ISO 7 sailkatua) barruan kokatuta dugu. Izan ere, gela horretan ISO 13485 araudiak eskatzen dituen lan-prozedurak ezartzen ari da Leartiker, bertan fabrikatzen diren produktuak GMP baldintzak (Good Manufacturing Practice-Fabrikaziorako Jardunbide Egokiak) betetzen dituztela ziurtatzeko. Makina berri honek, Health sektorearen inguruko enpresekin elkarlanean jarduteko aukera aparta eskainiko dio Leartikerreri.

 

Popup
Apprentissage