Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbarak parte hartuko du Korrikan 21 martxoan Baionan

 

La CCI Bayonne Pays Basque s’est engagée dans son plan stratégique de mandature 2011-2015, adopté par l'Assemblée Plénière, à promouvoir l’usage de la langue basque. Cette démarche, mise en place avec l’appui de l’Office Public de la Langue Basque s’appuie autour de trois axes : formation des collaborateurs, introduction de la langue basque dans nos outils de communication, traduction de certains documents. 

La CCI a souhaité, cette année, être partenaire de la Korrika 2015 et invite ainsi les salariés à participer à la 19ème édition de cette course relais. La korrika organisée tous les deux ans dans tout le Pays basque, passera par Bayonne le samedi 21 mars 2015 en fin de soirée.

Les volontaires, sportifs, festayres pourront se retrouver à 23h15 au passage de témoin qui aura lieu au kilomètre 561 soit au feu vert du bas de la rue Maubec (devant la gare) pour se terminer devant la Mairie de Bayonne. Chaque coureur devra avant le top départ de 23h15 acheter son dossard au prix de 5 € sur le pont St Esprit. Les plus courageux, non-sportifs et habitués à sortir les fins de semaine pourront continuer la soirée autour d’un verre, place de la Mairie.

 

Zatozte beraz, denak. Korrika festa eder bat izan dadin eta euskara lur hunen mintzaira bizirik segi dadin luzaz.

Milesker guzieri ! eta biba euskara eta gure Euskal Herri Ganbara !!

 

 

Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbarak zerbitzu hauek proposatzen ditu :

- Ipar Euskal Herriko enpresen laguntzea : urtean 13.700 esku hartze ondoko arloetan : betebeharrak, esportazioa, finantza ingeniaritza, berrikuntza, eta abar.

- Enpresa sortzaileen harrera eta jarraipena : urtean 2.000 egitasmo eramale baino gehiago errezibitzen ditu.

- Goi-mailako tratulari talde bat, balio erantsia eta enpleguak sortzen dituzten enpresa berrien bilaketaz eta harreraz arduratzen dena. Akitania Eskualdeko Kontseilu eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin batera gidaturik, talde horrek hamar urte barne 118 enpresa eta 2.000 goratik enplegu sortu ditu.

- Ipar Euskal Herriko sare ekonomiko nagusiak ordezkatzen dituzten klusterren sustatzea.

- DENDA merkataritza dinamiken behatokia, merkataritza eskaintza-eskaria aztertzeko tresna berritzailea.

- ESTIA Ingeniarien Eskola eta honen ikerketa zentroa (600 ikasle, 50 ikertzaile).

- Kudeaketa eta Merkataritza Eskola (200 ikasle).

- Kudeatzaileen Eskola, enpresak berrabiatzen dituztenei zuzendua.

- Hizkuntza Ikasketa Zentroa (600 ikasletik gora urteko).

- Etengabeko Formakuntza Zentroa (700 ikasletik gora urteko).

- Baionako portuaren kudeaketa, Akitania Eskualdeko Kontseiluaren izenean.

- Donibane Lohizune-Ziburuko portuaren kudeaketa, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren izenean.

- Lerratze kiroletako industriei eskaini Baia Park lan-eremuaren kudeaketa.

- Baia Parkeko OLATU hazitegia eta enpresa hotela.

- ESTIA Ekin hazitegia eta enpresa hotela, Izarbel parkean.

- Teknohiriko parkean dagoen Compositadour ekai konposatuei eskaini plataforma teknologikoaren kudeaketa, lurralde elkargoekin partaidetzan.

- Europan lehena den eta Baiona eta Donostiako Merkataritza Ganbarak biltzen dituen BIHARTEAN mugaz gaindiko Merkataritza Ganbararen kudeaketa.

Kontaktua : f.bidaury@bayonne.cci.fr

 

2011 – 2015 Geroa eraiki :eperako norabide estrategikoak

 

Baiona-Euskal  Herriko Merkataritza eta Industria Ganbara engaiatzen da, 2011-2015 epeko agintaldian, ondoko  norabideak obratzera :

1)       Enpresa eta lurraldeekiko hurbiltasuna indartzea.

2)       Enpresen hazkundean parte hartzea.

3)       Balio erantsi handiko ekoizpen jarduera sustatzea.

4)       ESTIA unibertsitate eremua Euskal Herriko eta Akitaniako berrikuntza teknologikoko politikaren eragile nagusi bihurtzea.

5)       Zerbitzu sektorean eskaintzen ditugun hasierako eta etengabeko lanbide formakuntza motak aniztea.

6)       Baionako portua garatzea hirian honen txertatzea lehenetsiz.

7)       Arrantza sarea sendotzea Donibane Lohizune-Ziburuko portuaren kudeaketa hoberenduz.

8)       Partaidetzan aritzea.

Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbara : hiru mendez enpresen zerbitzuko

Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbarak bere eskumenak ipar Euskal Herri osoan betetzen ditu. Lurraldeko enpresen ordezkari gisa aritzen da. Hain zuzen ere, lurralde horretan 15.014 enpresa badira (merkataritzaren, zerbitzuen eta industriaren arloetan), merkataritza eta sozietateen erregistroan izena eman dutenak eta, beraz, Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbararen barrutian kokatuak direnak (2011/12/31an).

MIGak 177 langile biltzen ditu eta, gutxi gorabehera, 150 kontratuzko langile, formakuntza desberdinetan esku hartzen dutenak.

Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbara Frantziako zaharrenetarik bat da. 1701ean, Luis XIV.ak Lyon, Rouen, Bordele, Toulouse, Montpellier, Nantes, Saint-Malo, Lille eta Baionako Merkataritza eta Industria Ganbaren sortzea baimendu zuen baina Baionako Merkataritza eta Industria Ganbararen sortzea 1726an ofizial bihurtu zen. Sortze horren arrazoi nagusia Baionako portuaren bizkortasuna zen. Orduko honen eragin eremua Nafarroaraino hedatzen zen.

Baiona-Euskal Herriko MIGa Frantziako Merkataritza eta Industria Ganbaren Biltzarreko eta Akitania Eskualdeko Merkataritza eta Industria Ganbarako kide da.

Kalitatea enpresen zerbitzuko

Kalitate zorrotzaren aldeko eginbidean engaiaturik, MIGaren zerbitzu guziek ISO 9001 ziurtapena lortu dute.

2002an : Garapen ekonomikoaren eta zerbitzu funtzionalen ziurtapena.

2006an : Baionako portuaren ziurtapen hirukoitza, Kalitatea-Segurtasuna-Ingurumena.

2009an : Merkataritza Ganbarako Formakuntza Zentroaren ziurtapena.

2010ean : ESTIA unibertsitate eremuaren ziurtapena.

Mugaz gaindiko garapena Bihartean-ekin

2010ean sortua, Bihartean mugaz gaindiko lehen MIGa da, Baiona-Euskal Herriko MIGa eta Gipuzkoakoa (Donostiakoa) EIET-Ekonomia Intereseko Europako Talde batean biltzen dituena. Horren izenean, Bihartean-ek mugaz gaindiko lurraldeko enpresarien arteko hainbat topaketa antolatu ditu, honako ondorio hauek izan dituztenak : Euskal Herriko industriako azpi-tratatzaileen katalogo baten argitalpena eta mugaz gaindiko erosketa jokabideen azterketa, besteak beste.

Bihartean-en webgunea :

www.bihartean.com

 

Popup
Élection membres du bureau