LANAZIA : Enpresa mintegi berria Azkainen

Enpresariak, Gune dinamizatzaile bat bilatzen duzue zuen enpresarentzat?
Hego Lapurdiko Hiriguneak zuen enpresa finkatzeko gune bat eraiki du: Azkaineko LANAZIA enpresa mintegi berria. Larre Lore aktibitate eremuan kokatua, zure enpresaren abiatzea errexteko pentsatua izan da alokairu egokiekin eta zerbitzu pertsonalizatuekin. Abantaila guziak elkartuak dira zuen arrakasta laguntzeko.
 
Zuen merkataritzaren garapena bizkortu nahi duzue?
Mintegian finkatu orduko, profesionalen zerbitzuetaz baliatzen ahalko zarete laguntza eskuratzeko, eskukaldi bat ukaiteko eta entzunak izateko beharra izanen duzuelarik.LANAZIA mintegiak laguntza pertsonalizatua eskaintzen dizue:
- marketinean, estrategian, merkataritzaren garapenean eta komunikazio-planean,
- finantzamendu bilaketan, eskuarteko diruaren kudeaketan, giza-baliabidetan, eraginkortasun adierazleak bideratzean.
 
Zuen lan-ingurumena erosoa eta sustagarria izatea nahi duzue?
Bulego eta tailer modernoak proposatzen dizkizuegu alokairu erakargarrian. Eraikin berri hau ingurumen arauetan eta energia-kontsumoak optimizatzeko xedearekin eraikia izan da.
Ekipamendu segurtatu eta kolektibo guziak ditu (aparkalekua eta elbarrituentzako sarbidea). Gune eroso hau egokia da partekatzean eta norberaren arrakastan oinarritua den talde-emulazioarentzat:   trukaketak, formakuntzak, mintzaldiak, sarean ezartzeak, ekimenak.

LANAZIA mintegian zerbitzu mutualizatu ainitz badira ere:
Mintzaldi gela / Bilkura gela / Erreprografia / Atseden gunea-kafetegia terrazarekin/ Telefonia, Internet / Dutxak / Aparkalekua
 
Nola sartu LANAZIA mintegian?
Mintegia, negozio-zenbatekoa emendatu eta tokiko enpleguak sortu nahi dituzten industriako eta zerbitzuetako enpresaburuei zuzendua da.

Zenbat denboraz egon zaitezkete?
Hitzartua den okupazioaren iraupena: 23 hilabete, aldi bat berriztagarria da, alokatze kontratua izenpetzerakoan enpresak urte bat baino gutiago baldin badu.
 

 

beheko solairuan
97 m²-ko 3 tailer
 
gaineko solairuan 16 bulego
 
14,1 m²-ko 10 bulego
13 m²-ko 2 bulego
16,6 m²-ko 2 bulego
20,6 m²-ko 2 bulego

    
  
Xehetasun gehiago behar?
Gurekin harremanetan sar zaitezte!
Zuen harremana: Boris EPIARD LANAZIA mintegiko arduraduna
05 59 22 73 50  / 05 59 48 30 85
b.epiard@agglospb.fr

 

 

  • Nos partenaires

    • LANAZIA - Agglo Sud Pays Basque
Popup
Élection membres du bureau